arroka igneo
- 1. Geol.
- sin. arroka magmatiko
Magma hoztu eta solidotzean eratzen den arroka. Lurrazalaren barnean gertatzen denean, arroka intrusiboak sortzen dira, eta, sakoneraren arabera, plutonikoetan (sakonera handian) edo subbolkanikoetan (sakonera txikian) banatzen dira. Lurraren azalean gertatzen denean, berriz, arroka bolkanikoak edo estrusiboak sortzen dira.